Hala da, Iparbiten ahalegin handia egin dugu hizkuntzaren normalizaziorako, eta euskalduntze-plan bat abiaraztea erabaki dugu. Egia esan, bai honetan bai beste hainbat gauzatan, gure apustua profesional onekin lan egitea da, egindako ahaleginen arrakasta bermatzeko; horregatik, Artez Euskara Zerbitzuaren lankidetzaz baliatu gara. Ideia hau hainbat arrazoirengatik sortu da: lehenbizikoa eta garrantzitsuena, gero eta gehiago diren bezero …